Larunbata arratsaldean, Michelingo Kirol gunean, giro ederra egon zen. Kadeteek sailkapeneko 3. Postua eta igoera jokatzen zuten Oiartzunen aurka. Oiartzunen husna berdindu ostean, garaipena behar zuten Unai Olaizola eta Xenkiren mutilek. Ongi eta serio jokatu zuten Ostadarreko mutilek, horregatik, 2 eta 0 garaitu zituzten oiartzuarrak, erronka gainditu zuten eta igoera eskuratu zuten.
Kopa Lasarte-Oriara
Tolosako Usabal kiroldegian, berriz, Ostadarreko emakumeek kopa zuten jokoan. Hauek ere, ederki jokatu zuten eta 7 eta 0 irabaziz, kopa Lasarte-Oriara ekarri zuten.