San Pedro jaietako Erretiratuen elkarteko jokoetan izena emateko epea irekita dago

Txintxarri Aldizkaria 2010eko ekainaren 9a

Urtero legez, Biyak Bat Erretiratuen elkarteak San Pedro jaietako mahai eta mugimendu jokoetako txapelketak antolatu ditu. Musa, rabinoa, eskoba, pote, toka... ekainaren 15etik 24ra, arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dira elkartean bertan edo Isla plazan. Gainera, ekainaren 24an, 18:00etan, merienda egongo da gimnasia, aerobik eta jokoetan parte hartu dutenentzako.
Jokoetan izena eman nahi duen orok Biyak Bateko egoitzera hurbildu behar du ostirala baino lehen, ekainaren 11n bukatzen baita izena emateko epea.