10 Jose Manuel Monge [i]Brancussi[/i]-ren ikasleen erakusketa Kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko ekainaren 10a

Marrazki eta kolorea dira nagusi, Manuel Lekuona kultur etxean ostiralera arte dagoen Jose Manuel Mongeren ikasleen erakusketan.
Olio-pinturak, arkatzarekin marraztutakoak, akuarelak... teknika ezberdinak ikusi ahal dira.
Marrazki figuratiboa eta abstraktua dira nagusi, paisairen bat ere ikusgai dago.
Bosgarren aldia da Jose Manuel Mongeren ikasleen lanak ikusteko aukera dagoena eta teknikaren garapena nabari da adinaren arabera.