Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ricardo Ortega eta Txanpi Baztarrika zinegotziak asteazkenean iritsi ziren Italia Iparraldetik, lau egunetan atez ateko bilketaren aitzindarien eskutik sistema honen nondik norakoak ezagutu eta gero. San Markos eta Debagoieneko Mankomunitateetako 42 laguneko ordezkaritza zabala joan da Italiara, tartean lau alkate, 15 zinegotzi, udal teknikariak, herrietako plataformetako ordezkariak eta kazetariak. Asteleheneko Txintxarrian bidaiari buruzko erreportaje luzea argitaratuko dugu.