Larunbata arratsaldean, Tolosako Usabal kiroldegian, Ostadarreko emakumeek kopa zuten jokoan eta ez zuten huts egin.
Koldo Ruiz eta Ibai Etxaideren taldea indartsu atera zen zelaira. Hasieratik, Lazkao taldea baino hobea izan zen eta horren erakusle atsedenaldiko emaitza izan zen, 4 eta 0 irabazten baitzuen.
Bigarren zatian ere, nagusi izan zen eta beste hiru gol sartu zituzten. Beraz, neska kadeteen taldearen antzera, kopa Lasarte-Oriara ekarri zuten.
Garaipena eta igoera
Bestalde, Michelingo Kirol gunean, giro ederra egon zen larunbatean. Kadeteek sailkapeneko 3. postua eta igoera jokatzen zuten Oiartzunen aurka.
Oiartzunen husna berdindu ostean, garaipena behar zuten Unai Olaizola eta Xenkiren mutilek.
Ongi eta serio jokatu zuten Ostadarreko mutilek eta 2 eta 0 garaitu zituzten oiartzuarrak. Eta era honetara, igoera eskuratu zuten.