Landaberri ikastolako nesken tenis taldeak txapeldun

Txintxarri 2010eko ekainaren 11

Donostialdeko Eskola kiroleko taldekako tenis txapelketako finalak lehengo larunbatean, ekainaren 5ean jokatu ziren Donostiako Tenis Elkarte Errealean.
Landaberri ikastola eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko alebinetako hiru taldek parte hartu zuten bertan eta domina eta trofeo ugari ekarri zituzten herrira.

Neskak txapeldun

Infantil mailan, aldiz, Landaberriko nesken taldea, Paula Uli eta Maialen Ormazabalek osatutakoak, aurretik garaipena lortu eta haien urrezko domina hartzera joan behar izan zuten.
Honetaz gain, Landaberriko Saioa Mendiluce eta Haizea del Olmo bikoteak, alebinen mailako finalean garaipena lortu eta txapeldun izan ziren.
Mutilei dagokionez, Sasoeta-Zumaburu ikastolako alebinek, Iker Fernandinok, Jose Daniel Pandok eta Luis Mari Prietok bigarren postua eskuratu zuten.
Eta Eneko Martin, Iker Hernandez eta Marcos Sanchez Landaberriko mutilen taldea laugarren izan zen.