Giroko Porrako sariak banatu ziren

Txintxarri 2010eko ekainaren 11

Ostadar Kirol Fundazioak Giroko Porrako saridunetako batzuk bildu ziren ostiral arratsaldean, ekainaren 4an, Ainhoa Tabernan, hau izan baita puntu gehien egin dituen tabernak. Earra Mandukiaren bi boletok lehen eta bigarrengo saria eskuratu zuten. Besteetan bezala, tabernari bi pertsonentzako afaria, etapa zozketako sariak eta urdaiazpikoak banatu zituzten Ostadarrekoek.