Urtero legez, Biyak Bat Erretiratuen elkarteak San Pedro jaietako mahai eta mugimendu jokoetako txapelketak antolatu ditu.
Musa, rabinoa, eskoba, pote, toka... ekainaren 15etik 24ra, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, jokatuko dira elkartean bertan edo Isla plazan. Gainera, ekainaren 24an, 18:00etan, merienda egongo da gimnasia, aerobik eta jokoetan parte hartu dutenentzako.
Jokoetan izena eman nahi duen orok Biyak Bateko egoitzera hurbildu behar du. Ez ahaztu, gaur baita azken eguna.