Mintzodromoa Jalgiko terrazan

Txintxarri 2010eko ekainaren 11

Aurreko zenbakian argitaratu genuen bezala, gaur 18:00etan Mintzodromoa jarriko da martxan Lasarte-Oriara.
Jalgi tabernako terrazan, sei mahai ezberdinetan, eguneroko gaiak jorratu eta euskaraz solasean egiteko aukera egongo da. Izan ere, jende kopuruaren arabera, taldeak antolatu eta 15 minuturo mahaiez aldatu beharko baitute parte hartzaileek.
Solaskide, euskaldun berri edo zaharra, edonor dago gonbidatua Mintzodromoan parte hartzera. Ez da izenik eman behar, gaur 18:00etan, Jalgi tabernako terrazara hurbildu eta interes handien sortzen dizun mahaian esertzea besterik ez da.