Orain dela gutxi eman zuen argitara udalak, lanen enpresa esleipendunei udalerrian erroldatuta eta langabezian dauden pertsonak kontratatzera behartzeko neurria martxan jarri zuela.
Beraz, hemendik aurrera Udalak martxan jarriko dituen dituen kontratu guztien pleguetan baldintza hau egongo da.
Enpresek INEM eta Lanbide bulegoetan perfila betetzen duten pertsonen zerrenda eskatu eta hauen artean hautaketa egin beharko dute.
Honekin udalak, enplegu mailan eragiten ari den krisi egoerari aurre egitea du helburu.
Bi proiektuetarako langileak
Honela oraingoz, proiektu baterako, eraikuntzarako bost peoi, hiru pintore laguntzaile, arotz laguntzaile bat, argiketari laguntzaile bat, errementari laguntzaile bat eta iturgin laguntzaile bat bilatuko dute lau hilabetetarako jardunaldiaren %85 bete dezaten.
Bestalde, minusbaliotasuna duten bi administrari laguntzaile beharko dira, sei hilabetetarako jardunaldiaren %80a betetzeko.
Betebeharrak
Lan eskaintza www.redtrabaja.es webgunean publikatu baino lehen, langabezian eta SPEE-INEM bulegoan inskribatuta egotea da baldintza nagusietako bat. Izena-emate epea ekainaren 15ean bukatzen da.
Hautatua izateko bi irizpide hartuko dira kontuan. Alde batetik, eskatzen den posturako egokitzapena, eta bestetik, gizarte eta enplegu parametroek ezarritako baremazioa.
Era berean, Lasarte-Orian erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna.
Gainera, aurretik Udalak sustatutako enplegu programaren batean parte hartu dutenek hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira.