Ordiziko Garagunearen, Gureak Eguneko Zentroko kideek Ni zu bezala hitzaldia eskaini zuten osteguna eguerdian Manuel Lekuona Kultur etxean. Haien harremanak nolakoak diren eta nola izatea gustatuko litzaekeen azaldu zieten bertaratutako guztiei.
“Ez gara umeak, helduak gara eta horrela tratatuak izan nahi dugu. Eskubideak eta betebeharrak ditugu. Ez gara ezberdinak, zuek bezalakoak gara...,” horrela islatu zuten euren bizipen pertsonalen adibideak emanaz. Helburua berdintasunera iristea.