Rocioko erromeria igandean dator herrira

Txintxarri Aldizkaria 2010eko ekainaren 11

Semblante Andaluz elkarteak antolatutako XVIII. Rocioko Erromeria igandean ospatuko da Andatza plazan.
Eguerdian, 11:30ak aldera, bilduko dira talde guztiak Arantzazuko Amaren parrokian. Honetan, Semblante Rociero abesbatzaren eskutik, meza rocieroa izango dute.
Bukatutakoan, Ama Birjinarekin erromeria egingo dute Andatza plazaraino.

Talde gonbidatuak

Errenteriako C. Andaluz Aljarafe eta C. Concha Rociera, Irungo Embrujo Andaluz, Arrasateko Alegria de la Sierra eta Andoaingo Asociación Triana izan dira aurten herriko taldeak, Semblante Andaluzek gonbidatutako taldeak.
Honela, Lasarte-Oriako elkartearen eta herrira etorritako elkarte hauen musika eta dantzak beteko dute, 13:00etatik aurrera, Andatza plazako oholtza eta 13:30ean, ohorezko ardoa eskainiko da guztientzat.