Gaur ospatuko da Rocioko erromeria

Txintxarri Aldizkaria 2010eko ekainaren 13a

Semblante Andaluz elkarteak antolatutako XVIII. Rocioko Erromeria ospatuko da gaur Andatza plazan.
Eguerdian, 11:30ak aldera, bilduko dira talde guztiak Arantzazuko Amaren parrokian. Honetan, Semblante Rociero abesbatzaren eskutik, meza rocieroa izango dute. Bukatutakoan, Ama Birjinarekin erromeria egingo dute Andatza plazaraino.

Egitaraua

Inguruko herritatik ere hainbat talde gonbidatuko dituzte, eta arratsaldean honako egitaraua dute:

13:50ean, Alegría de la Sierra, Arrasateko taldea
17:00etan, Concha Rociera korua, Errenteria
17:20ean, Triana Andoaingo taldea
17:40ean, Zuena taldea, Andoaingo taldea
18:00etan, Embrujo Andaluz, Irungo taldea
18:20ean, Semblante Andaluzeko taldeen emanaldia, Gitanillos, Duende, Zambra...
Ostean, dantza herrikoiak

Honela, Lasarte-Oriako elkartearen eta herrira etorritako elkarte hauen musika eta dantzak beteko dute.