Santa Ana Pala txapelketa martxan da

Txintxarri 2010eko ekainaren 14a

Astelehenetik ostegunera, 19:00etatik aurrera Michelingo fabrikako pilotaleku ondotik igarotzen diren herritarrek pala partidak ikusteko aukera dute. Santa Ana Pala txapelketako partidak dira hauek eta uztailaren 26a arte, hauetaz gozatu ahalko da, eguraldiak laguntzen badu.
Aurten, 20 bikote dira finalerako bidea hasi dutenak eta iazko txapeldunak ere, Iñigo Arluziaga eta Imanol Bardaji, lehian daude.
Lau taldetan banatuta, bost bikote bakoitzean, maiatzaren 31ean hasi ziren eta uztailaren 8a arte jokatuko dute lehengo fasea. Guztiak guztien aurka jokatuko dute behin eta, hurrengo fasera, talde bakoitzeko bi bikote onenak igaroko dira.

Bigarren fasea eta finala

Orduan, sailkatuak bi taldeetan banatu eta hiru jardunaldietan final erdietako bikoteak erabakiko dira, hauek taldeetako bi lehenak izango dira.
Lau bikote horiek final erdiak jokatuko dituzte uztailaren 22an, osteguna eta azkenik, Santa Ana egunean, uztailaren 26an, 3. eta 4. postuak eta finala.