Kurtso amaierako kontzertuak bihar eta ostegunean

Txintxarri 2010eko ekainaren 14a

Lasarte-Oriako Udal Musika eskolako ikasturtea amaitzear dago. Horregatik, urte honetan zehar ikasitakoa erakutsiko dute bihar eta ostegunean, 19:00etan egingo diren kontzertuetan.
Iñaki Landa irakaslearen dantza taldeek parte hartuko dute biharko kontzertuan. Horretaz gain, Txoko 3 eta Txoko 4 taldeetako ikasleen ekitaldia ikusi ahalko da. Eskolako tresna desberdinak joaz trompetak, flautak, biolinak, pianojoleak, gitarrak…
Ostegunean, berriz, ikasturte honetan 2. maila gainditu duten ikasleen diploma banaketa izango da. Ondoren, txistua, flauta, trikitiak… entzungo dira eta bukatzeko, eskolako folk talde desberdinek ere parte hartuko dute.