Ekitaldiz beteriko urteurreena ospatu zuten Alkoholiko Anonimoek

Txintxarri 2010eko ekainaren 14a

Alkoholiko Anonimoen elkarteak 75 urte betetzen ditu aurten. Nahiz eta Estatu Batuetan sortutako elkartea izan, mundu osora hedatu da eta gure herrian delegaritza bat ere badago.
Larunbatean ospatu zuten elkartearen urteurrena. Goizean, bilera irekia egon zen familia eta herritarrentzat Villa Mirentxun.
Honetan, Al-Anon elkarteak eta Aizpiri doktore psikiatrak elkartearen nondik norakoak jakin arazi zituzten bertan bildu ziren guztiei.
Ordu berean, gainera, Manuel Lekuona kultur etxean bilera itxia egin zuten elkarteko kideek.
Ostean, familiak eta AA elkarteko kideek bazkaria izan zuten Araeta jatetxean.

Jaialdia

Eguneko ekitaldi nagusia, arratsaldean kulturetxean burutu zen jaialdia izan zen.
Jaialdiari hasiera Andoni Egaña bertsolariak eman zion. Jarrian, besteak beste, EPA-HHIko Lan eta Lan Beti Lan antzerki taldekoek, Emakumeen Zentro Zibikoko abesbatzak eta antzerki taldeak, Zero Settek eta Albokak hartu zuten parte.
Ekitaldiari amaiera emateko Alboka Abesbatzak eta Zero Sette akordeoi orkestrak elkarlanean, Coro de esclavos lana eskaini zuten.