Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostadarreko atletismo saileko Jose Ignacio Elvira, Joseba Iparragirre eta Jokin Ollokiegik Lakunza-Aralar mendi lasterketan parte hartu zuten lehengo igandean, ekainaren 13an. Ibilbideak, 28 km eta 500 metro, Aralarko parke naturala zeharkatzen zuen eta korrikalariek aipatu digutenez behe lainoa zegoen eta ez zen ezer ikusten. Lasarteoriatarren artean azkarrena, Julen Ollokiegi izan zen.