Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Udal Musika eta Dantza eskolak ikasturte amaierako ekitaldiak egin dituzte aste honetan. Asteartean, Musika eskolako txikiek eman zioten hasiera emanaldiari kutxa-txinatarra, triangelu edo krotaloekin. Ostean, dantzako ikasleek bere trebezia erakutsi zuten. Jarraian, Musika eskolako instrumentu ezberdinak entzun ahal izan ziren, hala nola, trikitixa, gitarra, pianoa, bibolina, tronpeta... Atzo, berriz, Musika Eskola II. maila gainditu duten ikasleei diploma eman eta instrumentu talde, zein folk taldeak entzun ziren kultur etxeko aretoan.