Loidi-Barreneko frontoia itxi dute

Txintxarri 2010eko ekainaren 18a

Loidi-Barreneko frontoia eta padelaren bigarren faseko lanak direla eta, frontoia astelehenean, ekainaren 14an, itxi zuten.
Tokiko Enplegu eta Egonkortasunerako Estatuko Funtsaren baitan dauden lan hauen exekuzio epea 3 hilabetekoa izango da.
Alkatetzak barkamena eskatzen du lan hauek eragin ditzaketen eragozpenengatik.