Pasaia abesbatzeko haurren taldearen eskutik, doinu herrikoiak ezagutu eta ipuin musikala entzungo dute aretora hurbiltzen diren herritarrek.
Izan ere, emanaldi honek bi zati izango baititu, batean herri ezberdinetako folklorea eskainiko dute eta bestean, Josu Elberdin egile pasaitarraren eta Pasaia abesbatzako talde teknikoko kide den Beltza ipuin musikala taularatuko dute.
Folklorea
Honela, aipatu bezala, Josu Elberdin, Miren Jone Taibo eta Saioa Ruiz-ek zuzenduta Pasaia abesbatzak euskal abestiak eta atzerriko hainbat doinu herrikoi eskainiko dituzte: Besteak beste Aita Semeak, Iruten ari Nuzu, Xarmengarria, Axuri beltza, Kalinka edo Kapitain, kapitain piezak eskainiko dituzte.
Beltza
Bestalde, musika eta ahotsaren bidez, Beltza izarraren istorioaren berri emango dute Pasaia abesbatzako umeek kontzertuko bigarren zatian.
Beltza argirik ez duen izarra da. Inork ez du ikusten eta horregatik, oso triste dago. Milaka abentura biziko ditu bere lekua utzi eta lurrera joatea erabakitzen duenean.