“Hasieratik esan nuen herritarren alkatea izango nintzela, horregatik, sustatu ditut herritarren parte hartzea eta haiekin bildu naiz nire bulegoan,” adierazi zuen alkateak.
Alkateak azaldu zuenez, herritar ugari hurbildu dira haien kezkak eta arazoak jakin arazteko.
Bestalde, “auzo elkarteekin bildu eta auzoak ikusten egon naiz. Gainera, autobusaren gaia dela eta, bilera ugari egin ditugu. Beste elkarteekin, laguntzen araudiaren nondik norakoak argitu ditugu eta obretako enpresekin lanei buruz hitz egin dugu,” aipatu zuen.
Partehartzearekin jarraikiz, Plazaolako parkearen egitasmoa aipatu zuen.
Hori zuzeneko harremanari dagokionez, baina martxan jarri diren iradokizun orriak ere ekarri ditu gogora, “164 idatzi izan ditugu, eta haiei konponbidea bilatzen saiatzen gara, aukera hori badago.”
Eta horren harira, txakurren araudia herritarren kexen ondorioz jarri zela azpimarratu du. Era berean, gizatasun araudi bat egiten ari direla ere aurreratu du.
Etxebizitza eta enplegua
Etxebizitzari dagokionez, Etxebizitzen Erregistroa ireki da eta Goiegiko Ibarrako zozketako baldintza-orriak onartu dira ehun egun hauetan.
Orain zozketako antolakuntza guztia egiten ari dira eta irailerako egin nahi dutela aurreratu zuen.
Honetaz gain, Etxebideko zuzendaria hitz egin du alkateak eta Goiegiko BOEak %100 lasarteoriatarrentzat izateko akordiora iritsi direla jakin arazi zuen.
Enplegu mailan, gardenak izan nahi duela azpimarratu zuen. Horrela, nahiz eta konpetentzia gutxi izan, Udaleko obretako baldintza-orrietan herritarrak kontratatzeko baldintza jarri du. Eta Gizarte zerbitzuekin batera, Enplegu sustapen ekimena dago, 14 lanpostu direnak.
Gizarte Zerbitzuak
Gizarte Zerbitzuei dagokionez, alkate izendatu zutenean egoera latza aurkitu zuela onartu zuen, baina honi aurre egin diote, kontratazioaren bidez, eta zegoen zerrenda murriztu da.
“Langile gehiago kontratatu nahi ditugu, egoera krisi honetan, baina Jaurlaritzaren 7000 planaren zain gaude,” esan zuen.
Horretaz gain, esperientzia pilotoa jarri da martxan, Lanbiderekin batera, Errenta aktiboa. Honi esker, errenta laguntzak Lanbidetik bideratuko dira eta horrek lan karga kenduko gizarte zerbitzuei.
Udaleko barne funtzionamenduan hitzarmena adostu du langileekin eta udaltzainekin akordioa lortzeko bidean dago.
Era berean, 2010eko aurrekontua itxi nahi duela aurreratu zuen, “irailerako izango da”.
Eta honetaz gain, martxan dauden lanen zerrenda egin zuen alkateak, baita San Pedroetako jaien egun aldaketa aipatu, Eskola kontseilua sortu dela eta industria guneak egin eta lana sortzeko, SPRI-LUR eta Buruntzaldeko industrialdearekin bilerak egin dituela jakin arazi zuen alkateak.
Alkatearen ustez, beraz, kudeaketa ona egin du Gobernu lan taldeak, “herritarrek hori jakin arazi digute eta horrela jarraituko dugu lanean.”