Euskal Astearen ospakizunak gaur hasiko dira Sasoeta-Zumaburu ikastetxean

Txintxarri 2010eko ekainaren 18a

Ez diogu beldur euskarari, euskarak ez gaitu izutzen. Beldurra euskarari? Izan zaitez euskararen mintzalari. Hori da Sasoeta Zumaburu ikastetxeko aurtengo Euskal Festaren lema.
Gaurtik asteazkenera arte, Sasoetako eraikuntzan tailerrak, astea girotzeko musika, irteerak eta jaialdia izango dute ikasleek.

Jaialdia

Jokoak, euskararekiko dituzten sentimenduak lantzeko tailerrak, dantza eta perkusio afrikarra, Hipo eta Tomax pailazoen Beldurraren etxean ikuskizuna, dantzak, taloak.... hamaika ekitaldi prestatu dira bihar egingo den jaialdirako.
Astelehenean, berriz, irteera izango dute Lasarte-Oriako inguruetara. Adinaren arabera, Mini Golfera, Santa Barbara, Azkortera edo Plazaola bidetik barrena egingo dute txangoa.
Asteartean, berriz, jolasak eta herri kirolak izango dira eta asteazkenean, ikasturteko azken egunean, San Juan Sua egingo dute ikastetxeko jolaslekuan.