Gaurtik asteazkenera arte, Sasoetako eraikuntzan tailerrak, astea girotzeko musika, irteerak eta jaialdia izango dute ikasleek.
Jaialdia
Jokoak, euskararekiko dituzten sentimenduak lantzeko tailerrak, dantza eta perkusio afrikarra, Hipo eta Tomax pailazoen Beldurraren etxean ikuskizuna, dantzak, taloak.... hamaika ekitaldi prestatu dira bihar egingo den jaialdirako.
Astelehenean, berriz, irteera izango dute Lasarte-Oriako inguruetara. Adinaren arabera, Mini Golfera, Santa Barbara, Azkortera edo Plazaola bidetik barrena egingo dute txangoa.
Asteartean, berriz, jolasak eta herri kirolak izango dira eta asteazkenean, ikasturteko azken egunean, San Juan Sua egingo dute ikastetxeko jolaslekuan.