18 Oroitzapenak

Txintxarri Aldizkaria 2010ko eka. 18a, 02:00

Maketa batek oroitzapen eta solasaldi asko ekarri dezakela argi geratu zen ostegunean egin zen inaugurazioan.
Patxi Altuna herritarrak Lasarte-Oria eta Zubietako hainbat eraikuntzen maketak egin ditu eta erakustaldiko irekierara hurbildu ziren lagun, senitarteko eta udal ordezkariek haien txikitako bizipenak ekarri zituzten gogora.
Iraganeko Lasarte-Oria

Nogeseko etxea, Pilar andereñoaren eskola, hilerri zaharreko sarrera bere inskripzio eta guzti, tren geltokia, golf zelaia, Hipodromoko Erregeen tribuna eta popularra... obra gehienek Lasarte-Oriaren iragan erakusten digute. Izan ere, herrian ez dauden eraikuntzak ikusi daitezke erakusketa berezi honetan.
Argazki zaharretan oinarritu da Paco Altuna eta horrek maketek perspektiba ezberdinak izatea dakar. Lan handia, beraz, lasarteoriatar honek egin duena.
Hala ere, gaur egun mantentzen diren eraikuntzen maketak ere badaude, Udaletxea Eskola Nazionala zenean edo Zubietako eliza.
Lasarteko etxebizitzak nolakoak ziren ikusi edo gogoratu nahi dutenek Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian San Pedro egunera arte dute ikusgai erakusketa, astelehenetik ostiralera.