Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko ikasturte amaierako jaialdian denetarik izan zen. Egun guztiko festa antolatu zuten, goizean goiz tailer eta jokuekin hasi, bertan bazkaldu eta karaoke, diskoteka eta festa handi batekin amaituz.
Goizean, taloa eta txorizoa eskaini zuten Sasoeta-Zumaburun eta ikusgarria izan zen emanaldi zabala ere. Hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan zuten bata bestearen atzetik: perkusioa eta dantza afrikarra, gimnasia erritmiko erakustaldia, 4. eta 5. mailakoen bestsoak, Hipo eta Tomax pailazoen “Beldurraren etxean” ikuskizuna eta guraso, irakasle eta ikasleen dantzen aurretik ,Koru Etxeberria omendu zuten.
Arratsaldean aldiz, karaokea, puzgarriak, zezen mekanikoa eta festa amaieraren aurretik diskoteka izan zuten.
Landaberri ikastolan ere, aurreko astean ez zen giro bikain eta umorerik falta izan, ikasturte amaierako ospakizun-jaialdian. Gurasoek ederki pasa zuten euren haurren musika eta dantza emanaldiak ikusten.