19 “Hernaniko txapelketan finalera iristea espero ez bagenuen ere, irabazi dugu”

itxaso-moreno 2010eko ekainaren 19a

Eneko Sarasola eta Jagoba Mendizabal, 12 urteko gazteak, etorkizun handiko kirolariak ditugu. Espero ez bazuten ere, Hernaniko pilota txapelketako finalean sartu eta garaipena eskuratu zuten lasarteoritar gazte hauek. Ekainaren 19an, Hernaniko finalean 18-16 irabazi eta Enekok eta Jagobak txapela ekarri zuten herrira. San Pedro jaietan ospatutako txapelketan ere parte hartu zuten gaztetxo hauek.