20 Albokaren emanaldi borobila

Txintxarri 2010eko ekainaren 20a

Ama Brigitarren komentuko eliza bete egin zen, atzo, igande eguerdian Alboka, Alboka txiki eta Txepetxa abesbatzek eskaini zuten emanaldia ikusteko. Bildutakoek majo gozatu zuten hiru taldeek abestutako mezetako kantu eta kantu tradizionalekin. Folklorea izan zen nagusi, bai Euskal Herriko abesti ezagunak eta baita kanpokoak ere. 12:30etan hasi eta ordubiak inguruan kontzertua bukatu eta gero kalean jarraitu zuten Alboka abesbatzakoak euren abestiak eskaintzen. Jada kantu herrikoietara pasa ziren.