Udaleko Euskara Zerbitzuak jakinarazten du, 2009-2010 ikasturtean euskara ikasi duten herritarrek beka jaso dezaketela.
Horretarako, interesatuek laguntza-eskaerak Udaleko erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte.
Eskaera dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu behar da.
Eskaerarako eta zinpeko deklaraziotako ereduak behar bezala bete behar dira eta eskatutako agiri guztiak aurkeztu.
Argibide gehiago nahi izanez gero, Euskara Zerbitzura jo daiteke, 943 376 184 telefonora deitu edo Udalaren web-orrian begiratu.