Mosso memorialaren finala larunbata honetan jokatuko da

Txintxarri 2010eko ekainaren 21a

Ostadar K.F. antolatzen duen areto-futboleko XXVII. Mosso memoriala bukatzear dago.
Lehiaketa hau ekainean zehar burutu da, kanporaketa sistemaren bitartez egin da eta herriko ligako talde guztiek parte hartu dute.
Kanporaketa ezberdinen ostean, ISU Leihoak, IOB H.K., Epel eta Izkiña taldeak izan dira lehengo larunbatean, ekainaren 19an, txapelketako finalaurrekoak jokatu dituztenak.
Lau talde horiek, larunbatean, ekainaren 26an, goizeko 10:30ean kiroldegian lehiatuko den finaleko sailkapena jokatu dute. Ligako finala errepikatu daiteke, izan ere, larunbateko partidak ISU Leihoak-IOB H.K. eta Epel-Izkiña izan baitira.