Santos Uribek Euskadiko txapelketa irabazi du

Txintxarri 2010eko ekainaren 21a

Beteranoen mailako Euskadiko Txapelketa, ekainaren 13an igandean jokatu zen, Gasteizen.
Santos Uribe txapeldun izan zen 75 urtetik gorakoen mailan, 5 km-ko martxa proban. Berriro ere, domina irabazteaz gain, maiatzaren 23an lortutako Espainiako errekorra 37:25, hautsi du 36:05ko denborarekin.
Oso eguraldi ona izan zuten korrika egiteko. 15 gradu inguru izan zituzten, lainotuta zegoen eta haizer ik gabe, "eguraldi zoragarria" bere esanetan.