Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jende asko bildu zen atzo igandea, eguerdian Boulevard-etik abiatuta Donostiako kaleetan egin zen errausketaren aurkako manifestazioan. Aurretik Porrotx, Petra eta hainbat haur zihoazen euren patin eta bizikletekin, ondoren hainbat lagun pankarten atzetik, tartean batukada eta manifestazioaren bukaeran hipodromoko zaldiak, guztiak “Moratoria, osasunaren alde, no a la incineradora” leloarekin bat eginez. Jendetsua eta alaia izan zen Errausketaren aurkako plataformek deitutako manifestazioa. Lasarte-Oria Bizirik plataformako hainbat lagun ere bertan izan ziren bi pankartatan errausketa salatu eta atez ateko bilketa aldarrikatuz.