Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igor Artamendi lasarteoriatarra eta Unai Bengoa donostiarrak [i]Neurtu[/i] enpresa sortu zuten duela urte eta erdi. Irungo FPko Bidasoa Institutuan topografia ikasketak burutzen ari zirela hasi ziren [i]Neurtu[/i]ren nondik norakoak ezartzen. [i]Urrats bat[/i] erakundeak ekintzaile gazteak laguntzen ditu euren proiektua gauzatzeko. Horretan murgildu eta azkenean, Gipuzkoako enpresa onenaren saria eskuratu zuten.
Enpresa berria dugu oraindik Neurtu proiektua. 2008/2009 ikasturte bitartean sortutakoa eta martxan jarritakoa. Ilusioz ekin zioten Neurturi Igor Artamendik eta Unai Bengoak. Baina merkatu ezezagun batean sartzeak eta krisi ekonomikoak, gauzak zailtu egin dizkio. Hala ere, hor ditugu aurrera ateratzeko ahaleginean.