Gaueko egitaraua

Txintxarri 2010ko eka. 25a, 02:00

Andatza plazako gauetan denetarik izango da: larunbat gauean “O.B.K.” taldearekin kontzertua, igande gauean, Flashback, Zephyr eta Desaster 92 herriko taldeen kontzertua, astelehen gauean, ABIBArekin DISCO JAIA, eta asteartean aldiz dantzaldi eta ikuskizuna Fabulosa taldearekin.
Isla Plazan berbena giroa nagusituko da: larunbat gauean NEXO orkestrarekin dantzaldia; igande gauean, LA FANIA orkestrarekin; eta astelehen gauean, NUEVO TALISMAN orkestrarekin.
Sorgin Jaien Txosna gunean gauero egongo da giro: Larunbat gauean “Laiotz” taldearekin dantzaldia, igande gauean, Danba eta Emon taldeekin kontzertua, astelehen gauean, “Sorkun” eta bere taldea hasteko eta ondoren, gauerdi aldera, Karaokea. San Pedro egunean, asteartean, Bertsio Gauarekin esango diote agur txosnetan 2010eko sanpedroei.
Larunbat gauean aterako da “danborrada” herriko kaleetan eta azken gauean, asteartean, zenbait ikuskizun izango dira. Batetik Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Patxi Etxeberria, Jon Maia, Ane Labaka eta Amaia Agirren bertsolarien saioa Manuel Lekuona kultur etxean, bestetik San Pedro egunari amaiera ederra emateko Su artifizialak erreko ditu ZARAGOZANA Pirotekniak, eta gauerdian Zezen suzkoa aterako da Kale Nagusian. Ondoren Mania Percutoria taldeak hartuko ditu kaleak.