Aldaketak nagusi San Pedro jaietan

Txintxarri 2010eko ekainaren 25a

Iritsi dira San Pedro jaiak. Aldaketen urtea da oraingoa, ohiturak aldatzeko urtea. Izan ere, 2010eko jaiak, bihar, ekainaren 26an txupinarekin hasi eta San Pedro egunean, asteartean, bukatuko dira zezen suzkoarekin. Baina hori ez da aldaketa bakarra, San Pedro egun bezperan egiten ziren danborrada, sorgin dantza eta zikiro afaria, besteak beste, larunbatean egingo dira, lehen bezala festetako lehen egunean, eta umeen eguneko haur danborrada, igande eguerdian. Bestetik, azken bi urtetan, jaiei amaiera eman dien Maketa Lehiaketako kontzertua, asteartean arratsaldeko 20:00etan izango da. Herriko elkarteek, zein Udalak antolatuta, adin guztietarako milaka ekintza egongo dira lau egun hauetan zehar. Haurrentzako parkeak, herri kirolak, txu-txu trena, dantzakiak Isla plazan, gazteen kontzertuak Andatza plazan... Aurten, gainera, Lasarte-Oriako kaleetan zehar jai giroa zabaltzeko Udalak kaleko ekintza ugari antolatu ditu, esate baterako, kale antzerkiak, mariatxien kalejira edo Oriako txaranga. Honetaz gain, ohikoa den moduan, Sendoki elkarteak eta Udalak egiten duten omenaldia ospatuko da San Pedro egunean. Omenduak, 1671an, gure herrira iritsi zen erlijio ordenako kideak dira, Brigitar mojak.

Ostirala 25

16:00etan
Kurtso amaierako merendola, Emakumeen Zentro Zibikoan
18:00etan
Mahai eta mugimendu jokoetako saribanaketa, jubilatuen elkartean
18:00etan
Saxofoi kontzertua, Emakumeen Zentro Zibikoan
22:00etan
Erketz taldearen ekitaldia, Manuel Lekuona kultur etxean.

Larunbata 26

10:00 - 13:00
Kuadrillen arteko Futbol Txapelketaren finalak, Michelingo kirol gunean
10:00 - 13:00
San Pedroko teniseko torneoaren finalak, Michelingo kirol gunean
10:30ean
XXVII. Mosso memorialaren finala, ISU Leihoak-Izkiña taberna, Kiroldegian
11:00etan
Kantujira, herriko kaleetan barrena
11:30 - 14:00
Kalejira Oriako Txarangarekin
12:00etan
Jaiei hasiera emateko, txupinazoa botako da Udaletxetik, eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa abiatuko da, Oriako Txaranga lagun duela
12:10ean
Camping Renove kaleko ikuskizuna, Trapu Zaharrak konpainiaren eskutik, Elizatze Plazan, Udalaren aurrean
16:00etan
Calvako txapelketa, Atsobakarko zelaian
16:00etan
Haurrentzako parkea, Isla Plazan
17:00etan
Zezen-ikuskizuna, Atsobakarren jarritako zezen-eskortan
17:30ean
Oriako Sorgin-Dantza abiatuko da Oriatik, eta Kale Nagusian amaituko da pregoiarekin
19:00etan
Biyak Bat elkarteko abesbatzaren kontzertua, Brigitatarren komentuan
20:00etan
Moon Space Lunatics kaleko ikuskizuna abiatuko da udaletxetik
21:00etan
Zikiro-afaria, txosnetan
Ondoren,
Laiotz taldearen emanaldia, txosnetan
23:00etan
Beteranoen danborrada tradizionala, Oriako Txaranga eta Eibarko Gastadoreak lagun dituztela, herriko kaleetan barrena
00:00etan
Dantzakiak Nexo orkestrarekin, Isla Plazan
01:00etan
OBKren kontzertua, Andatza Plazan

Igandea 27

07:00etan
Bigantxak, Saka ganadu-etxearenak, Atsobakar auzoan instalatutako zezentokian
09:30ean
Haurrentzako txirrinda lasterketa, Atsobakarreko Ziklo kros pistan
10:00 - 11:30
Iturberen Omenezko Bola eta Tokako XXI. Txapelketa, Michelingo kirol gunean
11:30ean
Haurren Danborrada Tradizionala, Oriako Txaranga lagun duela, herriko kaleetan barrena ibiliko da
13:30ean
Zo Zongo musikazko ikuskizuna herriko kaleetan barrena ibiliko da
16:30 - 17:30
Iturberen Omenezko Bola eta Tokako XXI. Txapelketa, Michelingo kirol gunean
16:30ean
Paintball, Atsobakarko parkean. Adrenalina hustu nahi duten 14 urtetik gorakoentzat
16:30 - 20:30
Puzgarriak, Isla Plazan
17:00etan
Goitibeherak, Zabaletako aldapan
17:00etan
Erraldoiak eta Buruhandiak, Oriako Txaranga lagun dutela, herriko kaleetan zehar ibiliko dira
18:00etan
Erlojupeko igoera, txosna gunetik Zabaletaraino
19:00etan
Kalejira, Viva México gazte-mariatxiarekin
20:00etan
Viva México gazte-mariatxia, Andatza Plazan
20:30ean
Entre Mujeres antzezlana Lan eta Lan taldearen eskutik, Manuel Lekuona kultur etxean
22:00etan
Herriko taldeen kontzertua, Andatza Plazan:
Flashback
Zephyr
Desaster 92
23:00etan
Dantzakiak Isla Plazan, La Fania orkestraren eskutik

Astelehena 28

11:00 -13:00
Haurren Bola eta Tokako Botaldia, Michelingo kirol gunean
11:00etan
Eskuzko pilotako txapelketaren finalak, Benjaminen, A eta B Alebinen eta Infantilen kategorietan, trinketean
11:30 - 13:30
Haurrentzako parke bikaina, Andatza Plazan
11:30 - 13:30
Txu-txu trena Donostia Etorbideko autobusgeralekutik abiatu eta herrian barrena ibiliko da
11:30ean
Erraldoiak eta Buruhandiak, Oriako Txaranga lagun dutela, herriko kaleetatik ibiliko da
13:30ean
Haurren kalejira, Ola Kaletik abiatuta, Atsobakarreraino Oriako Txaranga lagun dutela
14:00etan
Haurren herri-bazkaria, Atsobakarko parkean
15:00etan
Uretako jolasak, Atsobakarren
16:00etan
Busti Blai, Atsobakarreko plazetan
17:00etan
Zaldi-ikuskizuna, Atsobakarko zelaian
20:00etan
Javier Segarra umorista, Manuel Lekuona kultur etxean
23:00etan
Abiba Disco Jaiak, Andatza Plazan
23:00etan
Dantzakiak Nuevo Talisman orkestraren eskutik, Isla Plazan

Asteartea 29 San Pedro eguna

07:00etan
Bigantxak, Saka ganadu-etxearenak, Atsobakar auzoan instalatutako zezen-eskortan
10:30ean
Diana, Oriako Txarangarekin
11:00etan
Meza nagusia, San Pedro parrokian
11:30ean
Eskuzko pilota-partidak, jubenilen eta 1. mailako seniorren kategorietan, trinketean
11:30ean
Erraldoi eta Buruhandien K onpartsa, Oriako Txaranga lagun dutela
11:30 - 13:30
Haurrentzako parkea, Isla Plazan. Emozioak gogoko badituzue, zatozte gurekin jolastera
12:15ean
Brigitar Mojei omenaldia , Udaletxeko Batzar-Aretoan
12:30ean
Herri-kirolak, Elizatze Plazan, Udalaren aurrean. Bi aizkolariren arteko norgehiagoka, trontzako probak, egurrekoak... ikusi ahalko ditugu
16:30 - 19:30
Haurrentzako parkea, Isla Plazan
17:00etan
Haurrentzako bigantxak, Atsobakar auzoan instalatutako zezen-eskortan, Oriako Txaranga lagun dutela
18:00etan
Sagardo-dastatzea, Villa Mirentxuko parkean
18:00etan
Sardina-jatea, Villa Mirentxuko parkean
18:30ean
Amalur trikiti eta pandero eskolakoen emanaldia, Villa Mirentxun
20:00etan
Lasarte-Oriako Maketen III. Lehiaketako irabazleen kontzertua, Isla Plazan:
The Backet Beans in Tomato Sauce Brothers, Madrilgo taldea
Arramazka taldea, Lasarte-Oria Sariaren irabazlea
22:30ean
Bertso saioa, Manuel Lekuona kultur etxean, parte-hartzaileak:
Andoni Egaña
Maialen Lujanbio
Patxi Etxeberria
Jon Maia
Ane Labaka
Amaia Agirre
Gai-jartzailea: Unai Muñoa
23:00etan
Su artifizialen bilduma botako du Zaragozana Piroteknia famatuak, Atsobakarko parketik
Segidan
Dantzakiak eta ikuskizuna Andatza plazan, Fabulosa orkestraren eskutik.
00:00etan
Zezen Suzkoaren entzierroa, Kale Nagusian
Jarraian
Mania Percutoria ikuskizuna, Udaletxetik aterata

Oharrak

Aldez aurreko salmenta, ekainaren 21etik aurrera, 18:00etatik 21:00etara bitartean, Manuel Lekuona kultur etxean:
• Bertsolariak 5 euro
• Javier Segarra 5 euro
• Entre Mujeres (Lan eta Lan) 5 euro

Gomendioak:

1.- Udalak beretzat erreserbatzen du programatutako ekitaldiren bat ezinbesteko kausengatik aldatzeko, kentzeko edo bertan behera uzteko eskubidea.
2.- Pertsona guztiei arren eskatzen zaie kasu egin diezaietela Udaleko enplegatuengandik edo agintaritzako agenteengandik jaso ditzaketen agindu partikularrei, eta, bestalde, ez ditzatela oztopa DYAren lanak, festetan interbenitu beharrean gertatuz gero.
3.- Parte hartu, ondo pasatu, baina kontuan izan besteenganako errespetua.
4.- Errespetatu kaleko altzariak, lorategiak, kaleplazak, etab., lasarteoriatar guztion eta zerorren onerako.
5.- Ez oztopatu ez garbiketako lanak, ez zerbitzu munizipalenak; kontuan izan zenbaitek lan egingo dutela, gainerakook festetan ondo pasa dezagun.
6.- Debekatuta dago petardoak, suziriak edo antzekoak saltzea.
7.- Gogorarazten da debekatuta dagoela 18 urtetik beherakoei alkohola saltzea.
8.- Edaten baduzu, ez ezazu gidatu.