Larunbata 26 Kuadrillen eguna
11:30
Kuadrillen jaitsiera
13:30
Txupinazoa
14:30
Bazkaria
16:30
Olinpiadak (kalejira, aurkezpena,...)
18:30
Euskal dantza saioa: Gabiriko gazteak
21:00
Zikiro afaria
22:30
Laiotz
01:00
Hondarribiko taldea
Igandea 27 Ahaztuak
06:00
Txokolatada, eguna indartsu hasteko.
12:30
Entsalada txapelketa eta sagardo dastatzea. Edozeinek hartu dezake parte, bakoitzak erabili nahi dituen osagaiak eramango ditu eta antolatzaileek suak jarriko dituzte behar izanez gero erabiltzeko. Txapelketan parte hartuko dutenek euren entsaladak prestatzen dituzten bitartean sagardoa eskainiko da dastatzeko.
17:00
Goitibeherak
18:00
Kronoeskalada. 18 urtetik beherakoen kategoria, neskak eta mutilak. Bakoitzarentzat saria
18:30
Antzerki eta dantza ikuskizuna
19:00
Erromeria, Hitzartu eta Trikihots-en eskutik.
23:00
Kontzertuak:
Danba
Emon
Astelehena 28 Umeen eguna
6:00
Txokolatada
11:00
Pirritx, Porrotx eta Marimototx-en emanaldia
17:00
Oriako jaitsiera
18:30
Lokal poteoa
18:30
Umeen danborrada
19:30
Bertsolariak
20:30
DZ karpan
22:30
Sorkun eta bere taldearen kontzertua karpan
00:00etatik aurrera
Karaokea
Ondoren
musika girotua
Asteartea 29 Greba eguna
Sorgin Jaiak gehiengo sindikalak deituriko greba deialdiarekin bat egiten du, eta langilegoari kalera ateratzeko deia luzatu.
15:00
Txosna irekiera
16:00
Lanpostuaren bila (altxorraren bila)
18:00
Gehiengo sindikalak antolaturiko manifa. Txosnak 19:00 bitartean itxita egongo dira
19:00
Mus txapelketa
23:00
Bertsio gaua
Larunbateko koadrilen jaitsiera da berrikuntza nagusia
Jaien hasierari garrantzia eman nahi diote Sorgin Jaien antolatzaileek eta aurten lehen aldiz koadrilen jaitsierarekin hasiko dituzte sanpedroak. Jaien lehen egunean goizetik herria kalera ateratzeko deia luzatu dute Sorgin jaietakoek.
Kalejira Andatza plazatik abiatuko da goizeko 11:30ean eta Sorgin Gunean, Kiroldegiko frontoi ondoan amaituko da. 13:30ean, botako dute 36ko gerrako biktimen senideek txupina eta ondoren aurtengo pregoia irakurriko dute.
Bazkari herrikoia, gutxi gorabehera 14:00etan, hasiko da Sorgin Jaien gunean eta ondoren egingo dira herrien arteko olinpiadak. Gabiri, Lizarra, Añorga, Zabaleta eta Lasarte-Oriako taldeek hartuko dute parte Olinpiada herrikoi hauetan.
Lizarra eta Gabiri
Aurtengo Sorgin Jaiak batzordeak gonbidatu dituen herriak Lizarra eta Gabiria izango dira. Iaz Bizkaitarrak gonbidatu zituzten, Abadiñokoak eta aurten Gipuzkoa eta Nafarroakoen txanda izan da. Olinpiadetan parte hartzearekin batera, Gabiriko gazteek euskal dantzak eskainiko dituzte larunbat arratsaldean.
Umeentzat urtero bezala, ekitaldi nagusia Pirritx, Porrotx eta Marimototx-en emanaldia izango da eta aurtengo berrikuntza, haurren danborrada.
Baltsen Oriako jaitsiera, goitibehera jaitsiera eta Zabaletara krono igoera ere burutuko dira, urtero bezala. Aurten Sorgin Jaien gunetik abiatuko da txirrindulari proba, eta berrikuntza, hiru mailatan banatu dutela. Aurten sariak izango dira 18 urtetik beherako eta emakumezko onenentzat ere.
Sorgin Jaien gunean ez da jarrera sexistarik edo xenofoborik onartuko, iaz martxan jarri zen protokoloa mantenduko da eta erasoen aurrean, neurriak hartuko dira.
Sorgin abesti berria estreinatuko da
Lasarte-Oriako Trikihots taldeak jarri die musika Ane Labakaren hitzei
Doinu eta letra alaia sortu dute Sorgin Jai alai batzuei dagokion moduan
Sorgin Jaien antolatzaileek erabaki dute aurten jaietarako abesti berri bat sortzea, aurrekoa, duela zortzi urtekoa zela, kontuan izanik. Trikihots-i eskatu eta herriko talde honek jarri dio musika Ane Labaka bertsolariak idatzitako letrei. “Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik” festa egiteko gomendioa luzatzen du abestiak, “aupa mutil eta neska, gauza hoberik ezta”.
Kanta alaia egin du Trikihots Lasarte-Oriako laukoteak, Sorgin Jaietan kantatu eta dantzatzeko.
Igandean, ekainaren 27an Hitzartu eta Trikihots taldeekin erromeria izango da Sorgin Jaien gunean arratsaldeko 20:00etan hasita, eta orduan, eskainiko du Trikihots taldeak abestia zuzen zuzenean.
Dena den, bestela ere izango da San Pedro jaietan txosna eta tabernetan Trikihots taldearen doinu alaiarekin dantzatzeko aukera
Trikihots Lasarte-Oriako musika taldeak egin du
Sorgin Jaien abesti berriaren musika eta Ane Labakarenak dira hitzak:
Edabe majikoaren usaiak
piztu dizkigu juergarako nahiak
gaindituz inkisizio garaiak
goza ditzagun Sorgin Jaiak.
Izan nahi nuke sorgina, aztia
ilargipean bihurtuz piztia
dantzan igarotzeko gau guztia
atera arte eguzkia.
Sasi denen gainetik
ta lainoen azpitik
herriarentzat herritik
aupa mutil ta neska
gauza hobetik ezta
beraz has dadila festa!
Akelarrean triste zabiltza zu
norbaiten falta sumatzen al duzu?
barroteei eman behar diegu su
ez daudenentzat mila musu.
Eguzkilorez jantzi da Lasarte
ez egon txozna gunetik aparte
eta hara hurbiltzen bazerate
ezetz joan bukatu arte!
Sasi denen gainetik
ta lainoen azpitik
herriarentzat herritik
aupa mutil ta neska
gauza hoberik ezta
beraz has dadila festa!!