Gau magikoaren sua

Txintxarri 2010eko ekainaren 25a

Euskal Herriko ohiturari jarraituz, asteazken gauean, San Joan bezpera ospatu zen gure herrian.
Eguraldia lagun, herritar ugari bildu zen udaletxe aurrean Erketzeko dantzarien zortzikoa ikustera.
Ondoren, txistularien doinuei jarraituz, udal ordezkariak, dantzariak eta herritarrak Andatza plazara igo ziren.
Bertan, Soka-dantza dantzatu zuten Erketzekoek. Fandango eta arin-arinarekin herritar ugari atera zen festaz gozatzera.
Eta herritarrek kalejira egiten zuten bitartean, San Joan sua piztu zuen alkateak