Atzo, hainbat ekintza burutu ziren kiroldegian. Haurrek gozatzeko aukera izan dute Ureta festan; helduek, berriz, urtean zehar ikasitakoa erakutsi dute
Gaur, arratsaldean, Biyak Bat elkartean Mahai eta mugimendu jokoen saribanaketa izango dute; Emakumeen Zentro Zibikoan, ikasturte amaierako merienda eta saxofoi emanaldia izango dute; Atsobakarreko Zaharren egoitzean, Zentro Zibikoko kantuko ikasleek emanaldia eskainiko dute; Manuel Lekuona kultur etxean, Erketz dantza taldeak emanaldia eskainiko du eta Jalgi kafe antzokian, Lauroba eta Oreindik taldeen kontzertua dago.