26 Muñoz-Baroja irabazle Lasarte-Oria tenis txapelketan

Txintxarri 2010eko ekainaren 26a

Hainbat kirol ekitaldi burutu ziren San Pedro jaietan. Horietako bat, ekainaren 26an, txupina baino lehen jokatu zen Lasarte-Oria tenis txapelketako finala dugu.
Final ikusgarria jokatu zuten J. M. Muñoz Baroja eta Abel Hernandezek. Izan ere, bi jokalari ezkertiar hauen artean, lehia handia egon zen.
Piloteo luzeak jokatu zituzten bi jokalariek eta tanto politak ikusi ziren, nahiz eta azken emaitzak hori ez erakutsi. Muñoz-Barojak 6/1 eta 6/3 irabazi zuen.
Hirugarren postuan, Eugenio Moreno sailkatu zen, bere aurkariak, Claudio Bustamantek ezin izan baitzuen partida jokatu.