Euskarazko filmak ikusgai bihar eta ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2010ko uzt. 5a, 02:00

Krisia medio iaz Okendo Zinema Taldeak ezin izan zuen udako kaleko zinerik eskaini. Aurten, zoritxarrez ere ez, baina beste eskaintza batekin datoz Okendoko kideak. Bihar asteartea, eta ostegunean esukarazko bi filma eskainiko dituzte kulturetxean doan, iluntzeko 21:30ean beti bezala.

Zuzendariaren bisita

Eskainiko diren bi filmak Josu Martinez zuzendari euskaldunarenak dira, Sagarraren denbora eta Itsasoaren alaba.
Filmeen emanaldietan Josu Martinez zuzendaria bera eta hainbat protagonista bertan izango dira, solasaldi bat egiteko prest edo galderen bat erantzuteko asmoarekin.