Sagarraren denbora eskainiko da gaur kulturetxean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 6a

Udako zinearen barruan bi emanaldi eskainiko dira kulturetxean, lehena gaur eta bestea ostegunean. Bi filma dira Josu Martinezenak eta euskaraz dira.

Sagarraren denbora

Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla ttipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.