Itsasoaren alaba eskainiko da gaur kulturetxean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 8a

Udako zinearen barruan bi emanaldi eskainiko dira kulturetxean, lehena gaur eta bestea ostegunean. Bi filma dira Josu Martinezenak eta euskaraz dira.

Itsasoaren alaba

Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak haren aita hil zuen, Mikel Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak lotuta, Haizek aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du pixkanaka, mundu eta sentsazio ezberdinak nahastuta, eta ikuslea sustraietarako bidaia errepikaezin horren lekuko bilakatuta.