Josu Martinez eta Txaber Larreategi zuzendari gazteen bi pelikula ikusi al izan dituzte herritarrek aurreko astean Kultur Etxean. Zuzendari hasiberriak baina eskarmentua azkar hartu dutenak dira.
Iaz, Itsasoaren alaba dokumentala aurkeztu zuten Donostiako zinemaldian eta aurten bi pelikula eramango dituzte: Sagarraren Denbora, Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz: 25 urte deserritik itzultzen eta Debekatua Dago Oroitzea. Saturrarango Kartzela.
Biak pelikulak dokumentalak dira, lehenengoan, 25 urte Euskal Herritik kanpo deportaturik daraman Alfontso Etxegarai eta bere bikote Kristiane Etxaluz-en bizitza eta harremana kontatzen da eta bigarrenean, 1937 eta 1944 artean Saturraraneko hondartzako kartzelan eduki zituzten bi mila emakumeren baldintza kaxkarrak.