Oporrak Bakean egitasmoari esker aurten Lasarte-Orian oporraldiak pasako dituzten Saharako 6 haurrak herrian dira.
Hiru hegaldietan iritsi ziren lehengo astean. Lehenengoan, uztailaren 8an Bilbora iritsitakoak, irailaren 7an egingo dute berriro euren jatorrizko herrialdetara.
Beste bi hegaldiek uztailaren 10an ekarri zituzten gainerako haurrak eta hauek irailaren 9a arte egongo dira gure artean.
Iaz, 7 haur izan ziren herrian, aurten 6 izango dira orotara, gainera guztiak errepikatzaileak dira.
Pasa den urtean, Abdel izan genuen Lasarte-Orian, baina aurten 13 urte bete dituenez ezin izan du Oporrak Bakean programan parte hartu. Izan ere, egitasmo honetan parte hartu ahal izateko, 12 urte baino gutxiago izan behar da “Saharako fronte polisarioak urte muga hori jarri zuen” azaltzen digu Txema Benitok, Sahara Herriaren Laguna elkarteko kideak. Hori horrela, Dahsalama, Ma-alinin eta Umujutharentzat azken urtean izango da hau.