Hamar bat neska mutil aritu ziren bi lehiatan eta antolatzaileak oso pozik agertu dira gaztetxoen parte hartzea dela eta.
Lehiaketa
Iñaki Sueskunek erraz irabazi zuen bola-joko lehiaketa, 16 birla bota ostean. Izan ere, bigarrenari, Xuban Ollokiegiri 6 birlako errenta atera zion eta hirugarrenari, San Ye Arangureni 8koa.
Tokari dagokionez, neska batek eman zuen sorpresa, Nerea Eugik. Tokari zazpi aldiz joaz txapelketa irabazi zuen.
Bestalde, aipatzekoa da, partehartzaile gaztetxo bat egon zela txapelketa honetan, 4 urte dituen Endika Merchan. Nahiz eta gaztetxoa izan, hiru alditan tokari ematea lortu zuen.
Antolatzaileek azaldu digutenez, parte hartzaile guztiek gozatu zuten jokoez eta trebetasunez aritu ziren bi txapelketetan. Amaieran, gainera, dominak eta goxokiak jaso zituzten.