Final ikusgarria jokatu zuten J. M. Muñoz Baroja eta Abel Hernandezek. Izan ere, bi jokalari ezkertiar hauen artean, lehia handia egon zen.
Piloteo luzeak jokatu zituzten bi jokalariek eta tanto politak ikusi ziren, nahiz eta azken emaitzak hori ez erakutsi. Muñoz-Barojak 6/1 eta 6/3 irabazi zuen.
Hirugarren postuan, Eugenio Moreno sailkatu zen, bere aurkariak, Claudio Bustamantek ezin izan baitzuen partida jokatu.
Eskerrak
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, 27 lagunel parte hartu dute txapelketan. Gipuzkoa osotik etorritako jendea izan da eta horregatik, maila ona ikusi ahal izan da partidatan.
Hauei guztiei eta laguntzaileei eskerrak eman nahi dizkie antolakuntzak eta hurrengo urtean, berrikuntza eta partehartzaile gehiago egotea espero dute.
Zozketa
Sari banaketaren ostean, Realeko igoeraren kamiseta eta motxila batzuek zozketatu zituzten antolatzaileek parte hartzaileen artean.
Zozketako sarituen izenak lasartenis.blogspot.com web orrialdean ikusi daitezke.