Aurten ere, Aranzadi Zientzia Elkarteak eraztunak jarriko dizkie Froilan Elespe parke botanikoan dauden enarei eta bestelako hegaztiei.
Eraztun-jartzea Enara arruntaren ugalketaren biologia, etzauntzak eta migrazioa proiektuaren barruan dago kokatua eta udan, hau da uztaila, abuztua eta irailean egingo da hezegunearen esparru hesituaren barruan.
Eskuzko tekniken bidez, harrapatuko dira hegaztiak. Horretarako, hezeguneko landareen artean kanal txiki batzuk irekiko dira, sareak ipini ahal izateko eta hegaztiak harrapatzeko.
Lasarte-Oriako Udalaren Ingurumeneko Departamentuak, lehendik inguru horretako auzotar gehienek ezagutzen duten ekimen honen berri eman nahi die herritarrei.
Era berean, laguntza eskatzen die auzotarrei, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen lanari eragozpenik ez jartzeko.