Urtean zehar aterabiderik izan ez duten produktuak salmentan jartzeko aukera paregabea izango dute beste urte batez, herriko komertzioek. Izan ere, Aterpea merkatari-elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak elkarlanean prestatzen duten merkatuaren antolakuntza hasi da.
Erakusleihorik hoberena da norberaren markaren irudi komertziala herritarren eta bisitarien artean ezagutzera emateko.
Horregatik, Stock eta Saldoen III. Azokan parte hartzeko gonbita egiten die Aterpea merkatari-elkarteak herriko komertzioei.
Azoka berezi hau irailaren 25 eta 26an egingo da, Michelin Kirol guneko pilotalekuan.
Larunbatean, hilaren 25ean, 10:00etatik 20:00etara egongo da irekia, eta igandean 18:00etan itxiko da.
Bertan bere produktua saldu nahi duenak, Aterpearekin jarri behar du kontaktuan, 637 955 030 eta 687 845 623 telefono-zenbakien bitartez, edo itziarirurzun@hotmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz. •