09 Kelan enpresako langileak greban

Txintxarri 2010eko uztailaren 9a

Kelan enpresak ixteko erabakia hartu du. Espainiako gobernuak orain dela gutxi hartutako lan erreformari atxikita, enpresako nagusiak langileei lan urte bakoitzeko 20 egun ordaindu nahi die, baina langileak konbenioa mantendu, eta 45 eguneko indenmnizazio eskuratu nahi dute. “Gutako batzuk 19 edo 20 urte daramagu lanean, konbenioan markatutakoaren arabera, akordio batera iristeko prest gaude” dio Kelan-eko LABeko ordezkariak.
Gaurtik hasita, ostiraletan, goizeko 10:00etan enpresa aurrean mobilizatuko dira.