11 Lasarteoriatarrak Zumaia Flysh Trail proban

Txintxarri Aldizkaria 2010eko uztailaren 11

Igandean,II. Zumaia Flysh Trail mendi lasterketa burutu zen eta 360 partaideen artean, Ostadarreko atletismo taldeko kide batzuk eta herritar batzuk ere egon ziren.
Lasterketako ibilbideak 27 kilometrotakoa zen eta itsasertzaren ondotik, Zumaia eta Deba artean dagoen Flysh-etik, hain zuzen ere, igaro zen.
Ostadarreko kideek azaldu zigutenez, “lasterketa oso polita izan da. Giro ederra egon da eta antolakuntza ere oso ona izan da.”

Errekorrak hautsiz

Gizonezko proban, bigarrengo urtez, Raul Garcia izan zen irabazle. Gainera, iaz berak ezarritako 1:54:31-tako errekorra hautsi zuen, 1:51:44 denborarekin. Bigarren sailkatuak ere, Aito Osak marka hori hautsi zuen, 1:53:23. Hirugarrena, David Lopez izan zen.
Emakumeen mailan, Ana Conde izan zen azkarrena eta honek ere iaz Oihana Kortazarrek ezarritako 2:22:18tako denbora gainditu zuen, 2:19:08 lasterteketa eginez. Anaren atzetik, Nerea Amilibia eta Blanca Serrano sailkatu ziren.

Herriko partehartzaileak

Lasarte-Oriako korrikalarien artean, Jose Ignacio Elvira izan zen azkarrena, 2:33:40 denborarekin.
Herriko ordezkariak eta haien denborak, hurrengoak dira: Juan Mª Marcos, 2:33:41; Ismael Hernández, 2:46:30; Pili Bodegas,2:52:44; Joseba Iparragirre 2:58:44 eta Juan Mª Sarobe, 3:16:57.