Datorren ostiralean, uztailaren 16an, ospatuko den Karmengo Amaren egunerako prestatzen ari dira dagoeneko Oriatarrak. Urtero legez, hainbat ekitaldi prestatu dituzte eta herriko lagunei, zein auzoko bizilagunei gonbita egiten diete ospakizunetan parte hartu dezaten.
Goizeko 10:00etan trikitalariek alaituko dituzte kaleak. Solano musika eskolako trikitixa ikasleak arduratuko dira horretaz.
Eguerdiko 12:00etan auzoko Karmengo Amaren kaperan meza egingo da. Juan Luis Muruak zuzenduko du meza, Xabier Andonegi eta Ramon Uribetxeberriaren laguntzaz.
Pilar Catalina sopranoak abestuko du mezan, eta Amaia Dorronsorok joko du organoa.
Mezaren ondoren ez da jai giroa gutxituko. Trikitilariek kalejiran jarraituko dute auzoko kaleetatik barrena bazkalordua bitartean.